Etiketak

2018(e)ko urriaren 31(a), asteazkena

EUSKARALDIA


Hona hemen EUSKARALDIA ekimenaren kanta. Kantuari ahotsa jarri diotenen artean dago Ines Osinaga arrasatearra, eta Osinagarekin batera Las Tea Party-koek eta La Basuk ere abesten dute.

https://vimeo.com/294102383




EUSKARALDIA: 11 egun euskaraz

Izenburua:Hartu kontrola, aukeratu rola

Egileak:
•Las Tea Party dj’s (musika)
•La Basu (hitzak eta ahotsa)
•Ines Osinaga (ahotsa eta musika)
•Maddalen Arzallus (hitzak)

Letra:
Hartu kontrola, aukeratu rola,
esadazu nola, egin dezagun froga!

Mihiz mihi hemen nago ni goiz, arrats eta gau.
Ahoz aho narabilenak bizi ahala sortzen nau.

Hartu kontrola, aukeratu rola,
esadazu nola egin dezagun froga!

Aktibatu mingaina, hauxe da gure oraina
Euskaraldia prest Euskal Herrian baita.
Hizkuntza gure indarra, ez galdu zure iparra
jarraitu bidean tiraka ta tiraka.
Kalean ta etxean, herriko dendetan
jende guztia dau alaitasunez berbetan
herriko jaixetan, oholtza gainean
euskaraz bizi nahi dugu 11 egunetan!

Euskaraldia bertan da!

Ahobizi naiz ni, belarriprest adi
zabalduz mezu beti herriz herri,
buelta bat emanez betiko ohiturei
puntu izanez milaka milaka aldiz.
Behin eta berriz ez dau mugarik
aske izan baimen barik
asko, gutxi nahiz ezer ez jakin
disfrutau, gozatu jendearekin,
neska edo mutil, adiskideekin
irribarre, berba zatoz gurekin
bota belarrira mingainan puntatik.

Itxi ditzagun begiak eta
bi belarriak zabaldu,
nire ahotsak bihotz barruan
dudana esaten al du?

Euskaraldia bertan da!

Mihiz mihi hemen nago ni goiz, arrats eta gau.
Ahoz aho narabilenak bizi ahala sortzen nau (bis).

Mihiz mihi hemen nago ni, Euskaraldia bertan da!
Ahoz aho narabilenak, Euskaraldia bertan da!


Hartu kontrola, aukeratu nola, esadazu nola



UDAZKENA

Dagoeneko udazkenean bete betean sartuta gaude eta hona hemen lantzen ari garen kanta eta dantza bat.

2018(e)ko ekainaren 28(a), osteguna

AZKEN EGUNA

Egunon denoi! 

Gaurkoan ikasturtea laburbiltzen duen bideotxo batekin gatoz. Egun batzuk da ikasleek eskolak bukatu zituztela, baina lanak ez du etenik eta jadanik datorren ikasturteari begira gabiltza. 

Eta ongi bukatzeko, zer dago ikasleak ekintzan ikustea baino hoberik? Mimo handiz prestatutako bideoa da, eta espero dugu denoi asko gustatuko zaizuela! 

Ongi pasa udan eta disfrutatu!!! 




2018(e)ko ekainaren 11(a), astelehena

NAHIAREN ABESTIA

Nik aukeratutako abestia Twin Melody (Aitana eta Paula) abesten dute, abestia If I want you da. Abesti hau ere gaztelaniaz abesten dute eta, izenburua gaztelaniaz Siempre eras tu da. Bi abeslariak bixkiak dira, ekainaren 10an jaio ziren 1997an Ordizian.Biak Goazen-en atera dira.You-tuben 861 mila jarraitzaile dituzte.